Batzar Nagusian, UEMAren ohiko ildoez eta kontuez aritzeaz gain, UEMAko kide izateko Elgorriagako Udalak egindako eskaera ere aztertuko dute batzarrean parte hartuko duten alkateek eta zinegotziek. Elgorriaga onartuz gero, 121 udal izatera ailegatu da UEMA. Eskualdeko hamalaugarrena izanen da.
UEMAn dauden eskualdeko udalerriak
- Goizueta 1993tik
- Leitza 1994tik
- Arantza 1995etik
- Areso 2008tik
- Bera 2009tik
- Etxalar 2009tik
- Igantzi 2012tik
- Baztan 2013tik
- Lesaka 2020tik (2013tik 2015era ere UEMAn egon zen)
- Doneztebe 2023tik
- Arano 2024tik
- Ituren 2024tik
- Donamaria 2025etik
- Elgorriaga aurten