Udaberriko Erremonte Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean Garesen

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Barricartek eta Otxandorenak finalerdietarako txartela eskuratuko dute Garesen irabazten badute.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko bosgarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 15ean Garesen, ortziralean 18:00etan hasiko den jaialdian. Txapelketako partidan, Matxin III.a eta Otano, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Barricarten kontra ariko dira. Otxandorenak eta Barricartek irabaziko balute, automatikoki finalerdietarako txartela eskuratuko lukete.

Matxin III.a eta Otano, Eloi Otxandorenaren eta Barricarten kontra ariko dira

Aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Malerrekako gazteak eta beteranoak nahasian ariko dira: Xanti Uterga doneztebarra eta Xuban Ilarregi oiztarra, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira.

Jaialdi guztiak bezala, ADANO elkartearen aldekoa izanen da Gareskoa ere (10 euroko sarrera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun