Angel Mariezkurrena, Andoni Mitxelena eta Aitor Ibarra Jalisko musikariak lagunduta, kantu bazkaria izan zuten larunbatean Doneztebeko Arantzoko elkartean. Antolatzaileek TTIPI-TTAPAri kontatu diotenez, «aurten jende gutxiago apuntatu bada ere, adin guzietako jendea bildu zen eta giro ezin hobea» izan zuten. Horren erakusle da albiste barreneko bideoa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.