Uterga eta Agirrezabala dira Udaberriko Erremonte Txapelketako liderrak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 11

Agirrezabala eta Uterga jaun eta jabe izan ziren larunbatean Zizur Nagusian eta Udaberriko Erremonte Txapelketako liderra kdira, jokatu dituzten bi partidak irabazita.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko laugarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Zizur Nagusian. Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalak 35-21 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Ioni eta kasik finalerdietarako sailkatuak daudela erran daiteke, sailkapenaren lehen postuan.

Mikel Mikelarena oiztarraren eta Ioni 35-21 irabazi zieten larunbatean Zizur Nagusian

Hasiera berdinduaren ondotik, zortzinako berdinketa eta gero, 7-0ko partziala egin zuten lehenik gorriek (15-9) eta hamabi (22-10) eta hamabortz tantoko (32-17) aldea ere izan zuten. Azkenean, hamalau tantoko aldearekin irabazi zuten gorriek (35-21). Utergak 25 tanto egin zituen, Mikelarenak 9, Ionek 8 eta Agirrezabalak bakarra, baina huts bakarra egin zuen.

Aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Markel Leatxe donamariarrak 30-22 irabazi zieten Osesi eta Baztani.



Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun