ESKUBALOIA

Sektoreko txapelketa Alacanten eta Errenterian jokatuko dute Errekako gizonezkoek eta emakumeek

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Lauko finalean bezala, berriz ere bitan banatu beharko dute Errekako zaleek sektoreko asteburuan. Gizonezkoen taldea Alacanten ariko da eta emakumeena Errenterian.

Nafarroako liga irabazi zuten maiatzeko lehen asteburuan Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko gizonezkoen eta emakumeen talde nagusiek eta txapeldun izateak sektoreko txapelketa jokatzeko aukera eman die bi taldeei. Maiatzaren 22tik 24rako asteburuan izanen dute hitzordua, aitzinetik kopa jokoan baitute. Errekako gizonek Torrellanon jokatuko dute (Elx, Alacant) eta etxeko Torrellano Torrebanda, Andaluziako Ciudad de Granada eta Madrilgo Balonmano Parla izanen dituzte arerio. Errekako emakumeak hurbilago ariko dira, Errenterian (Gipuzkoa), eta etxeko Ereintza Bitek, Kataluniako Sant Cugat eta Andaluziako Alfarnatejo Ciudad Jardin izanen dira arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun