Abuztuaren 29an eginen da Sunbilla BTT taldeak eta Ulibeltzak elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Sunbillako mendi bizikleta ibilaldia. Izena emateko epea zabalik dago webgune honetan, ekainaren 21eko 18:00 arte. Txirrindularitzan federatuek 25 euro ordaindu beharko dute eta federatuta ez daudenek 30 euro. Izena ematen duten lehen 200 txirrindulariek maillota opari izanen dute.