Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Ionen kontra ariko dira
Bi bikoteek partida bakarra jokatu dute orain arte txapelketan eta biek irabazi dute. Beraz, larunbateko partida irabazten duen bikotea final laurdenetako ligaxkako sailkapen buruan paratuko da. Aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Oses eta Baztan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra ariko dira
Jaialdi guztiak bezala, ADANO elkartearen aldekoa izanen da Uhartekoa ere. Erremonte Fundazioak erremontisten kamisetak zozketatuko ditu.