Hirigintza planaz eta bertze zenbait gaiei buruz aritzeko bilera jendetsua egin zuten apirilaren 24an Zubietako herriko etxean
Zubietan hainbat saiakera egin dira: herritarrek eskaerak aurkeztu dituzte, baina azkenean Lurralde Antolamenduak ez du aldaketa hori baimentzen. Orain arte emandako arrazoi nagusiak honako hauek izan dira: bordak mendi gailurretan egotea, hurrengo etxebizitzarekiko gutxieneko distantzia (300 metro) ez betetzea, biztanle gunea sortzeko arriskua, edota bordako bideak 3 metroko zabalera ez izatea. Zubietako Udalak, bere aldetik, eskaera argia egiten du: ardi bordei etxebizitza izateko aukera ematea. «Gure ustez, aukera egokia izaten ahal da etxebizitzaren arazoari irtenbide bat emateko. Gainera, ingurumen inpaktu txikia izanen litzake», dio Ernesto Dominguez alkateak.