Euskadiko Koparako puntuak ematen dituen Zangozako Hiria BTT Sari Nagusia jokatu zen igandean. Bertan, SH Metalgraf taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak garaipena lortu zuen scratchean eta 23 urtez beheitiko kategorian eta Euskadiko Kopan lehena izaten segitzen du gazteen kategorian.
Bertzetik, kadete mailan lehen urtea duen Sara Garcia Sanzberro sunbildarra (argazkian) ere fuerte dabil eta nahiz eta Zangozan bigarren postua egin, Euskadiko Kopako sailkapenean lehena segitzen du. Zorionak biei.