Oizen sortutako emakumeek urteroko bazkaria egin dute maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Oizen sortutako emakumeak berriz ere elkartu ziren maiatzaren 1ean. Oraingoan Donamariako Herriko Ostatuan egin dute bazkaria.

Maiatzaren 1ean egin zuten urteroko bazkaria garai batean Oizen sortu eta bizi izan ziren eta orain herrian nahiz kanpoan bizi diren emakume eta lagunek. Aurtengoan Donamariako Herriko ostatuan elkartu dira halabeharrez, aurten itxita baitago Oizko ostatua. Guztira 19 lagun bildu ziren giro ezin hobean.

Bazkari oparoa dastatu ondotik, solasaldi eta oroitzapen artean arratsalde ederra pasatu zuten. Eguraldi ederra lagun, urtero bezala, elkartzeko eta aspaldiko kontuak partekatzeko aukera aparta izan zuten, eta aipamen eta esker berezia Ines Juanenari, bera arduratu baita aurten ere bazkaria antolatzeaz eta denei deitzeaz. Datorren urtean berriro? Aroak eta geroak erranen!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun