Doneztebeko Udaberriko Feria eta XVII. Ahari Lehiaketa eginen dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Ahari lehiaketaz gain, eskulangile postuak eta azienda erakusketa izanen da goizez

Maiatzaren 8an eginen dute Doneztebeko Udaberriko Feria eta XVII. Ahari Lehiaketa. Ahari mutur gorriak eta mutur beltzak sarituko dituzte lehiaketan eta kategoria bakoitzeko lehendabizikoak 120 euroko saria hartuko du, bigarrenak 70 eurokoa eta hirugarrenak 50 eurokoa.

Lehiaketaz gain, 10:00etatik 14:00etara eskulangileen postuak eta azienda erakusketa izanen dira. Dena Merkatu Plazan izanen da. Udala Cederna Garalurrekin batera ari da azoka antolatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun