Kantu zaharren bazkaria antolatu dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Angel Mariezkurrenak, Aitor Ibarrak eta Andoni Mitxelenak girotuko dute bazkaria.

Doneztebeko Arantzoko elkartean izanen da bazkaria eta giroa alaitzen Angel Mariezkurrena, Andoni Mitxelena eta Aitor Ibarra Jalisko musikariak ariko dira. 

Bazkaltzeko urdaiazpiko iberikoa, txipiroi eta gulen entsalada epela, legatza itsaski saltsan, ganboiak labean, entrekota patatekin, jogurta mangoarekin, kafea, kopa, konbinatua, ardoa eta sagardoa izanen dituzte. Bazkarirako txartelak 55 euroko prezioa du eta erosteko 630 60 91 79 telefono zenbakira deitu beharko da arratsaldetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun