Maiatzaren 1ean Elgorriagako Euskal Artzainak Ameriketan Museoa bisitatu, meza aditu eta Doneztebeko Santamarian bazkaldu zuten
Lehenik, eguraldi bikaina lagun, Elgorriagako Euskal Artzainak Ameriketan Museoa bisitatu zuten, Laura Iantziren laguntzarekin eta azalpenekin. Zubietako Tomas Ibarra ere joan zen museora eta beraien azalpenak arretaz aditu zituzten bisitariek. Jorajuria familiako hiru kide (Anabel, Juanito eta Xilberio) ere izan ziren ekitaldian, beraien bizipenak azalduz, baita Elgorriagako Kristina Olazar eta Mattin Larralde. Meza izan zuten Elgorriagako elizan eta Maite Goizueta Iabenek Euskal artzainak Ameriketan solasaldia eman zuen. Topaketa borobiltzeko, bazkari oparoa izan zuten Doneztebeko Santamaria jatetxean eta, ohiturari eutsiz, bazkalondoan euskal kantuak kantatu zituzten.
Gotzon Garate
Gotzon Garate Goihartzun 1934an jaio zen Elgoibarren eta 2008an hil zen Bilbon. Idazle ez ezik, jesuita, filosofoa, filologoa, hizkuntzalaria eta irakasle izan zen eta bederatzi hizkuntza menperatzen zituen. Euskal eleberri beltzaren aitzindaria izan zen, Elizondoko eskutitzak, Goizuetako ezkongabeak eta Nafarroako Ezkurran eleberriarekin. Jon Bidart detektibearen sortzaile izan zen. Baina fikzioaz gain, Erdarakadak eta Atsotitzak bildu zituen (14.458 euskal esaera zahar bildu zituen).
Euskal Herriko zazpi lurraldetan barne ibili zen, gaztelania eta frantsesa ikasi ez zuten euskaldunekin mintzatzen, euskararen altxorrak galdu baino lehen. Tartean, Arizkunen, Goizuetan, Amaiurren, Sunbillan eta bertze zenbait herrietako baserrietan ibili zen.