Malerrekako Mankomunitateak eta Osasunbideak antolatu dute eta bizi testamentua eta notario ordezkaritza izanen dituzte hizpide. Astelehenean, maiatzaren 4an, Donamariako erabilera anitzeko gelan izanen da, 16:00etan.
Zer da bizi testamentua?
- Pertsona batek, noizbait bere kabuz erabaki ezin badu, osasun profesionalek nola artatzea nahi duten idatzia uzten duen agia.
Zergatik da garrantzitsua?
- Zure borondatea errespetatzen du.
- Familia gatazkak saihesten ditu.
- Segurtasun juridikoa ematen du.
- Beharrezkoak ez diren sufrimenduak saihesten ditu.
- Medikuen lana errazten du.
- Lasaitasun mentala ematen du.
Zer da notario ordezkaritza?
- Notarioaren aitzinean egindako agiria da, konfiantzazko pertsona bat izendatzeko, zure partez zenbait izapide edo erabaki egin eta ordezkatzeko.