Zubietako joaldunak Kantabriako Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 1a

Zubietako joaldunak, Sardinia, Galiza, Portugal eta Arabako Zalduondoko inauterietako beste pertsonaiekin batera, apirileko azken asteburuan Kantabrian.

Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira joaldunak apirileko azken asteburuan Kantabrian. Zubietakoaren gisa beretsuko inauteak dituzten Sardiniako Mamuthones de Mamoaida, Galizako Folions Ruais Viana do Bolo eta Entroido Ribeirao, Portugaleko Caretos de Arcas eta Caretos de Lazarim eta Arabako Zalduondokoak ere han izan ziren, giro ederrean.

Zubietako joaldunak eta Arabak Zalduondoko pertsonaiak izan ziren Euskal Herriko inauterietako ordezkariak Silió/Puente Viesgon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun