'Milagros & Valentina' antzezlana izanen dute larunbat arratsaldean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 30a

Donamariako Udalak gonbidatuta, Aintzane Baleztena eta Lorena Arangoa antzerkilariak Donamarian izanen dira. 

Antzerkia larunbat honetan, maiatzaren 2an, 18:00etan Donamariako ostatuko beheko terrazan eginen dute.

Sinopsiaren arabera, Milagrosek eta Valentinak ez dute elkarren berririk, edo hori uste dute behintzat. Biek eginkizun iguala izanen dute: beraien hildako senarren nahia betetzea da, hau da, haien errautsak… zure herriko plazan botatzea. Haien senarrek harreman estua zutela konturatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun