Xorrotx eta fin

Trikidantz: Mende laurden plazaz plaza

Xorroxin irratia 2026ko apirilaren 30a
Martxoaren erdialdean,Trikidantz musika taldearentzat berexia eta hunkigarria izan zen momentua ailegatu zen: 25 urteko ibilbidea ospatzeko, “Mende Laurden Plazaz plaza” kanta karrikaratu zuen Trikidantzek.
Bidelagun aunitz izan ditu talde barrenean eta publikoan urte hauetan guztietan. Sorpresaz beteriko urtea izanen dela ere iragartzen zigun.
Tarte honetan gibelera egiteko aukera izanen dugu goiz honetan.  2.001. urtea baitzen eta Ainara eta Arkaitz Mindegia Baleztenea senideek abentura  zirragarri hau hasi zuten urtea izan baitzen…
25 urteren buruan, berriz ere irratian elkartu ditugu Ainara eta Arkaitz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun