Urrozko Herriko Ostatua errentan hartzeko deialdia egin du herriko etxeak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 3a

Urrozko Herriko Etxeak aste honetan egin du herriko ostatua errentan hartzeko lizitaziorako deialdia. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 19an akituko da. 

Urrozko Herriko Ostatuaren beheitiko solairuan dagoen ostatu-jatetxea eta gaineko etxebizitza eta parean dagoen janari denda errentan hartzeko aukera sartu ditu, eta lizitaziorako hasierako prezioa 2.400 eurotan ezarri du. Hasiera batean, urte baterako kontratua izanen da, baina hamar urtera arte urtez urte luzatzeko aukera izanen da.

Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 19ko eguerdian, 12:00etan, akituko da.

Informazio gehiago lotura honetan sartuta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun