Finala maiatzaren 16an, kantu bazkari eta guzti
Irabazleek, finala maiatzaren 16an jokatuko dute. Finalaren aitzinetik hirugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute asteburu honetako galtzaileek. Txapelketari akabaila ederra emateko kantu bazkaria eta dantza kantuan aritzeko aukera ere izanen da hilaren 16an. Txartelak herriko ostatuetan daude saltzeko (helduek 40 euro eta haurrek 20 euro). Helduen menua: txorizoa sagardo erara, ganba egosiak, urdaiazpiko kroketak, entsalada epela gula eta ganbekin, legatza koskera eran, sorbetea, txerri azpizuna guarnizioarekin, tarta izozkiarekin eta kafea, kopa edo kubatarekin. Haurren menua: kroketak, txerri azpizuna guarnizioarekin eta postrea.