Eneit Bertiz sunbildarra lider da Green Series XCO mendi bizikleta txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 29a

Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra, Ortuellako probako podiumean eta scratcheko liderraren maillotarekin.

Ortuellan egindako hirugarren proban nagusitu zen 23 urtez beheitiko nahiz scratch kategorietan eta bietako sailkapen orokorreko buruan da.

Green Series Challenge nazioarteko XCO mendi bizikleta txapelketan sendo segitzen du Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak. Apirilaren 26an Ortuellan egindako lasterketan lehen postua eskuratu zuen, 23 urtez beheitiko kategorian ez ezik, scratchean ere. Honela, hiru probaren ondotik (Artxanda, Erandio eta Ortuella), 23 urtez beheitikoan lidergoa sendotu du eta scratchean ere sailkapen orokorreko lider da orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun