Ittur-ondo elkartearen egun ederra ospatu dute Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 28a

Apirilaren 25ean, Beintza-Labaiengo elkartearen eguna ospatu zen Ittur-ondo elkartean. Eguerdi aldera zuten hitzordua aizkora apustua jokatzeko eta nahiko berdindua gelditu zen lehia. Hiru herritar aritu ziren, Aimar eta Jexux aita- semeak, Jazintoren eta Zubietako gazte baten kontra, eta saioak ikusmina sortu zuen. Apustua akituta, bazkideak elkarte aldera hurbildu ziren, mahai inguruan bazkari goxo batez gozatzera.

Argazkiak eta testua: Arantxa Iturralde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun