[ARGAZKIAK] Arrakastatsua izan da Mendaurko II. Kilometro Bertikala

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 28a

48 lasterkarik parte hartu dute igoeran eta Imanol Kañamares eta Enea Erkizia izan dira txapeldunak

Argazkiak: GKS

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Gazte Koordinadora Sozialistak bigarren aldiz antolatu zuen Mendaurko Kilometro Bertikala apirilaren 25ean. Elgorriagatik abiatu ziren 48 lasterkariak eta bortz kilometro eta 980 metroko desnibeleko bidea egin behar izan zuten, lainoek estaltzen zuten Mendaurko kaskoraino.

Igoerarik azkarrena Berriozarko Imanol Kañamares Mugerzak egin zuen 42 minutu eta 50 segundotan, iazko Mikel Alzuriren 46 minutu eta 23 segundoko marka hautsiz. Emakumeen kategorian, berriz, Enea Erkizia Amoros doneztebarrak lortu zuen txapela ordubete, 3 minutu eta 48 segundoko denborarekin, eta honek ere iazko Alaitz Olanoren ordubete, 9 minutu eta 30 segundoko marka gainditu zuen.

Proba akituta, 90 bat lagun bildu ziren Elgorriagako plazan bazkaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun