Maddi Gesalaga zarauztarra izan da txapeldun 34 altxaldirekin (17 eta 17), Lierni Osa zarauztarra bigarren 33 altxaldirekin (17 eta 16) eta Ainitze Zumeta zarauztarra hirugarren 32 altxaldirekin (16 eta 16). Etxebesteren gibeletik bosgarren izan zen Eider Garcia Durana gasteiztarra 23 altxaldirekin eta Ane Atxutegi usansoloarra seigarren 19 altxaldirekin.
X. Gizonezkoen Zarauzko Bi Harri Txapelketan, Mikel Lopetegi Urra nagusi
Urtero bezala, gizonezkoek 7 minutuko txanda bat egin behar izan dute, Jai Txiki (117 kilo) eta Mollarri (119 kilo) harriak txandakatuz. Mikel Lopetegi Urra zarauztarra nagusitu da 27 altxaldirekin, Xabat Olaizola zarauztarra bigarren (22 altxaldi), Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra hirugarren (21 altxaldi), Beñat Telleria lasartearra laugarren (20 altxaldi), Gorka Etxeberria oriotarra bosgarren (17 altxaldi) eta Jon Marijuan seigarren (12 altxaldi).