Txapeldunek 15-14 eta 15-9 gainditu dituzte Arluziaga eta Azpiroz, larunbateko Galarretako finalean
Gorriek ongi aprobetxatu zuten egoera eta bortz tanto segidan egin eta gero 15-14 irabazi zuten lehen jokoa eta aitzinetik jarri ziren finalean. Pilotakada aunitzeko finala izan zen, batez ere lehenengo joko horretan. Bigarren jokoa ere berdinduta joan zen bosnako berdinketa arte. Hortik aitzinera, ordea, ihes egin zuten txapeldunek. Ezkurrak hartu zuen agintea, Goikoetxeak akatsik egin gabe, eta 11-6 eta 12-9 jarri ziren aitzinetik, azkenengo hiru tantoekin 15-9 finala irabaziz.
Doneztebeko aurrelariak aukerako pilotak izan zituen tantoak akitzeko eta nabaritu zen azkenean. Bederatzi tanto egin zituen Ezkurrak bigarren joko horretan. Arluziagak eta Azpirozek borrokatu zuten, nahiz eta lehenengo jokoan min handia egin zien. Bigarrengoan nabaritu zuten eta maldan goiti paratu zitzaien finala. Azkenean faboritoek, gorriek, lortu zuten txapel preziatua.