Emakumeentzako ibilera nordikoa ikasteko tailerra eginen dute Zubietan maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 24a

Berriki defentsa pertsonaleko ikastaroa egin dute Zubietako emakumeek eta orain ipar martxakoa egiteko aukera izanen dute.

Nafarroako Gobernuko Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eta Zubietako Udalak antolatuta emakumeentzako ibilera nordikoa ikasteko tailerra eginen dute maiatzaren 16an, larunbatean, 10:00etatik 12:00etara Zubietako eskolan. Ikastaroa doan izanen da eta izena emateko epea apirilaren 24tik maiatzaren 11ra bitarte zabalik dago, Zubietako herriko etxeko 948 45 01 61 telefonora deituz (08:00etatik 11:00etara) edo beheko QR loturako galdetegia betez. Ipar-martxako makilak antolatzaileek eramanen dituzte ikastarora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun