Udaberriko Erremonte Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Uharten

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 24a

Utergak eta Mitxeok elkarrekin irabazi dute Iruñeko Alde Zaharreko Erremonte Txapelketa, baina orain arerio izanen dira Udaberriko txapelketan.

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur, apirilak 24, Uharten. Ortziralean 18:30ean hasiko den jaialdiko txapelketako partidan, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Zeberio II.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira.

Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Zeberio II.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ario dira

Aitzinetik, jaialdiko lehen partidan, Oses eta Baztan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Xuban Ilarregi oiztarraren kontra ariko dira

Jaialdi guztiak bezala, ADANO elkartearen aldekoa izanen da Uhartekoa ere. Erremonte Fundazioak erremontisten kamisetak zozketatuko ditu.

Maiatzaren 2an Iruritan, ekainaren 13an Beran eta finala ekainaren 27an Donezteben

Maiatzaren 2an Iruritan, maiatzaren 9an Zizurren, maiatzaren 15ean Garesen, maiatzaren 23an Irunberrin, maiatzaren 29an Agoitzen, ekainaren 13an Beran eta ekainaren 19an Peraltan jokatuko dituzte falta diren txapelketako ligaxkako partidak. Ligaxkako lau onenek finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 20an Burlatan eta final handia Donezteben jokatuko dute ekainaren 27an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun