VI. Emakumezkoen Zarauzko Bi Harri Txapelketa
Azken urteetan emakume harri-jasotzaileen maila izugarri handitu zela ikusirik, eta 2021ean lehen txapelketa jokatzeko itsasertzetik atera ziren harriak txikiak gelditu ondotik (63 eta 51 kilo zituzten), 2024ko edizioan bi harri berri atera ziren itsasertzetik, lehengoen antzeko forma zuten baina astunagoak diren Jai Txiki (68 kilo) eta Mollarri (64 kilo) harri baldarrak. Maila oneneko sei emakumezko harri-jasotzailek hartuko dute parte aurtengoan, urtero egin ohi den lan bera eginez: zazpi minutuko txanda bakar batean Jai Txiki (68 kilo) eta Mollarri (64 kilo) harriei ahalik eta jasoaldi gehien emanez, harriak txandakatuz: Eider Garcia Durana gasteiztarra, Lierni Osa zarauztarra, Ane Atxutegi usansoloarra, Maddi Gesalaga zarauztarra, Ainitze Zumeta zarauztarra (joan den urteko txapelketa irabazi eta marka egin zuen, 35 altxaldirekin) eta Estefania Etxebeste iturendarra.
X. Gizonezkoen Zarauzko Bi Harri Txapelketa
Urtero bezala, gizonezkoek ere zazpi minutuko txanda bat egin beharko dute, Jai Txiki (117 kilo) eta Mollarri (119 kilo) harriak txandakatuz. Gorka Etxeberria oriotarra, Xabat Olaizola zarauztarra, Iker Sojo gasteiztarra, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra, Beñat Telleria lasartearra eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, azken bortz urtetako irabazlea, lehiatuko dira.
Sarrerak leihatilan salduko dira egunean berean 17:15etik aitzinera. Sarreren prezioa 10 eurokoa izanen da. 16 urtetik beheitikoek doan sartzeko aukera izanen dute.