Errekako bi eskubaloi talde seniorren lauko finalak ospatzeko bazkaria eginen dute maiatzaren 3an

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Doneztebeko kiroldegiak hartuko du gizonezkoen lauko finala maiatzaren lehen asteburuan.

Denboraldi gogoangarria egiten ari dira Errekako eskubaloi taldeak. Asteburu honetan lauko finala jokatuko du mutiko kadeteen taldeak, eta maiatzeko lehen asteburuan berriz, gizonezkoen eta emakumezko seniorren txanda izanen da. Gizonezkoena, gainera, Donezteben bertan jokatuko du Errekak, txapeldunen fasean lehena izan baita. Maiatzaren 2an, larunbat arratsaldean Errekak Bardenas taldearen kontra jokatuko du eta bigarren finalerdia Ardoik eta Cantolaguak jokatuko dute. Irabazleek, maiatzaren 3an, igande goizean jokatuko dute finala. Emakumeek ere egutegi berdintsua izanen dute, baina Iruñeko Arrosadian jokatuko dute. Hori dena ospatzeko, bazkaria eginen dute maiatzaren 3an Doneztebeko Santamaria jatetxean eta txartelak apirilaren 26ra arte eskura daitezke. Errekako banderak ere salgai paratu dituzte, 20 eurotan.

Seniorren lauko finalak Donezteben eta Zizurren

Maiatzaren 2an, larunbat arratsaldean Errekak Bardenas taldearen kontra jokatuko du eta bigarren finalerdia Ardoik eta Cantolaguak jokatuko dute. Irabazleek, maiatzaren 3an, igande goizean jokatuko dute finala. Emakumeek ere egutegi berdintsua izanen dute, baina Iruñeko Arrosadian jokatuko dute. Ardoi, Beti Onak eta Erreka seguruak dira eta larunbat honetan erabakiko da Vianan jokatuko den ligako azken partidan laugarren taldea: Grafometal Viana edo Baztango BKT. Baztandarrek aski dute berdintzea lauko finalerako sailkatzeko eta Vianakoek garaipena behar dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun