Aurtizko Koianea Ttikiko pilota txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte larunbat goizean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 23a

Jendetza bildu da Aurtizko Koianea Tttikiko pilota txapelketako partidak ikjstera. Larunbat goizean final laurdenetako partidak jokatuko dituzte.

Lehen fasea akitu ondotik, apirilaren 25ean, larunbat goizean jokatuko dituzte Aurtizko Koianea Ttikiko pilota txapelketako final laurdenak. Larunbatean, 09:30ean, Oskariz Anaiak, Zubietaren eta Agustinen kontra ariko dira; 11:00etan, Urko Loiarte eta Mikel Anzizar, Ilarregiren eta Iruritaren kontra; 12:00etan Anso eta Inda, Mikel Ezkurraren eta Mattin Leizaren kontr aeta 13:00etan, Iker Bereau eta Ugaitz Elizalde, Urruzolaren eta Eskuderoren kontra.

Finalerdiak maiatzaren 3an eta fInala maiatzaren 16an, kant bazkari eta guzti

Final laurden hauetako irabazleek maiatzaren 3an jokatuko dituzte finalerdiak eta maiatzaren 16ko finalerako egun osoko egitarau zabala antolatua dago. Lehenik, hirugarren eta laugarren postuko partida jokatuko dute. Gero, final handia. Kantu bazkaria eginen da. Txartelak herriko ostatuetan salgai daude (helduek 40 euro, haurrek 20 euro). Arratsaldean kantuan eta dantzan aritzeko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun