Liburuaren Eguna ospatuko dute Donezteben ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 21a

Ortzegunean izanen da Liburuaren Nazioarteko Eguna eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte Donezteben eguna ospatzeko. 

Erreka Guraso elkarteak antolatuta, liburu trukaketa eginen dute eskolako patioan. Haurren irakurzaletasuna sustatzea dute helburu, liburuei bigarren bizitza bat emanez. 

Etxetik jada irakurritako liburuak eraman beharko dituzte haurrek, eta trukean bertze batzuk hartzen ahalko dituzte. 

Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleei bideratutako liburuak egonen dira. Liburuek egoera onean egon beharko dute, ez hautsita eta ezta margotuta ere. Eramaten duten liburu bakoitzeko txartel bat hartuko dute haurrek, eta gero txartel horrekin bertze liburu bat hartzen ahalko dute. 

17:00etatik 18:00etan liburuen bilketa izanen da eta 18:00etatik aitzinera hartzen ahalko dira liburuak trukean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun