Dantza emanaldi ederra egin du Doneztebeko Erreka Ttiki Dantza Taldeak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 20a

Doneztebeko dantzariak Erreka Ttiki Dantza Taldea dira orain, eta hori plazaratzeko dantza jaialdia ederra egin zuten ortziralean. 

Iaz 30 bete zituzten Doneztebeko dantzariek eta aurten 50 urte bete ditu Errekak. Hori dela eta, indarrak batu eta Erreka Tiki Dantza Taldea izanen da hemendik aitzinera. Hori ospatzeko jaialdia egin zuten ortziralean, 

Ezkurra frontoia goraino bete zen haurren dantza emanaldia ikusteko. Dantzak ipuin gisa antolatu zituzten, kontakizun baten barrenean. Dantzariek izugarri disfrutatu zuten eta emanaldi ederra izan zen. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun