Bigarren finalerdia ere berdindua izan zen eta lehenbizikoaren antzekoa. Arluziagak eta Azpirozek lortu zuten finalerako txartela, lehen jokoa Segurolak eta Aldabek irabazi zuten arren (13-15). Bigarrenean berdindu zuten Arluziagak eta Azpirozek (15-9) eta hirugarrena ere irabazi zuten (8-6).
Beraz, finalean, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Goikoetxea VI.a, Arluziagaren eta Azpirozen kontra ariko dira.