Garbitu behar direnak udal bulego orokorra, komuna eta sarrera, mediku kontsulta, estalpeko sarrera eta herriko etxearen kanpoko aldean dagoen komuna publikoa dira.
Whatsapp bidezko informazio zerbitzua
Beste aldetik, Zubietako Udalak Whatsapp bidezko informazio zerbitzua dauka abisuak emateko. Difusio zerrendan sartzea nahi duenak herriko etxeko telefonoa sartu behar du kontaktuetan (609 00 10 73). Gero, Whatsapp mezua bidali kontaktu horri zerbitzuan alta emateko eskatuz eta udalak alta emanen dio eta herritarra abisuak hartzeko prest egonen da.