Xorrotx eta fin

"Dantzan bat gara" ikuskizuna izanen da ortziralean Donezteben

Xorroxin irratia 2026ko apirilaren 15a

“Dantzan bat gara” ikuskizunarekin gozatzeko aukera izanen dugu ortzirale arratsalde honetan, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Dantzatzen edo kantatzen duen herria ez dela inoiz hilko aditua izaten dugu. Hainbat herri dira dantzazaleak gure eskualdean eta euskal dantzak lantzen aritzen direnak.
Landu, ikasi, irakatsi, gozatu… hori guztia eta gehiago egiten du Kristobal Zelaieta dantzari eta dantza irakasleak eta ortziraleko ikuskizunaren antolaketa taldean parte hartzen ari da bera ere burubelarri. Goiz honetan, ea zer kontatzen digun ortziraleko emanaldiari buruz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun