Rural Kutxa gizarte ekintza aizkolari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute apirilaren 18an, larunbatean 12:30ean hasita Doneztebeko Santa Luzia plazan. Gazte mailako lehian ariko den Mikel Santesteban zubietarra izanen da eskualdeko aizkolari bakarra.
Izar Berriak gazteen binakako aizkora txapelketan hiru bikote ariko dira: Beñat Senosiain eta Markel Iturralde, Mikel Santesteban zubietarra eta Igoin Pikabea II.a eta Unai Osinalde eta Unai Romairone. Emakumezkoen binakako aizkolari txapelketan, berriz, Malen Barrenetxea eta Nerea Arruti, Oihana Fernandez de Barrenaren eta Ekiñe Lopezen kontra ariko dira. Gainera, Miren Martin eta Irati Osinalde harri-jasotzaileak ere ariko dira.