'Dantzan bat gara' ikuskizuna taularatuko dute Donezteben ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 15a

Doneztebeko dantzari ttikiak iaz egindako dantza ikuskizunean.

Dantza emanaldi berezia eginen dute ortziralean Donezteben: Erreka Ttiki Dantza Taldearen aurkezpena. Emanaldia 18:30ean izanen da Ezkurra pilotalekuan eta 160 dantzari ariko dira dantzan

Orain arte bi dantza talde zeuden Donezteben: helduak dantzan aritzen diren Erreka Dantza Taldea alde batetik, eta gurasoek kudeatzen duten haurren taldea bertzetik. Hemendik aitzinera haurren taldea ere Erreka barrenean sartuko da eta Erreka Ttiki Dantza Taldea izanen da. Horrela, ttikien taldetik helduen taldera trantsizio «naturala» izatea nahi dute.  Justuki aurten 50 urte beteko ditu Errekak, eta haurrenak berriz 30 urte. 

Haurren dantza taldean 180 haur ari dira dantzak ikasten eta ortziraleko emanaldian 160 dantzari ariko dira. Lau urtetik hasi eta hamazazpi urte bitarteko dantzariak izanen dira.

Emanaldiaren proposamena dantzan «bat direla» erakustea da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun