Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskutik, emakumeendako defentsa pertsonaleko tailerra egin zuten apirilaren 11n, larunbat goizean, Zubietako eskolan. Hamasei urtetik goitiko hamar laguneko taldea osatu behar zen ikastaroa emateko eta, azkenean, Zubietako hamabi emakume elkartu ziren, Tafallako Eduardo Marco judo irakaslearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.