Gaztaina ximelak biltzen ibili dira aurten ere Beintza-Labaiengo neska-mutikoak

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 7a

Beintza-Labaienen Ortzegun Santuko eguna berezia izaten da haurrendako. Aurten ere hala izan da. Ortzegun arratsaldean etxez etxe ibili ziren goxokiak bilduz eta kantari. 

Argazkia eta testua: Arantxa Iturralde. 

Gaztain ximel-ximelak, andriak elizera, gizonak tabernera, haurrek haurretera, apeza txokoltia hartzera! kantari ibili ziren. Abesti xelebre eta umoretsua da, aspaldiko garai haietan, gizartea nolakoa zen islatzen baitu kopla honek: andreak elizara, gizonak tabernara, haurrak jolasera... eta apeza txokolatea jatera!

Tamalez, ohitura hau galtzeko arriskuan baldin badago ere, oraindik Beintza-Labaien mantentzen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun