Zubietako joaldunak Kantabriako maskarada topaketara joanen dira

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 6a

Zubietako joaldunak Irrisarriko txondorraren piztueran. Han eta hemen ibiltzen dira zubietarrak eta orain nazioarteko bigarren maskarada topaketan hartuko dute parte.

Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketa eginen dute apirilaren 24tik 26ra Silió/Puente Viesgon (Kantabria, Espainia) eta bertara joateko gonbidapena hartu dute Zubietako joaldunek ere. Joaldunekin batera, gisa bereko inauteriak dituzten Sardiniako Mamuthones de Mamoaida, Galizako Folions Ruais Viana do Bolo eta Entroido Ribeirao, Portugaleko Caretos de Arcas eta Caretos de Lazarim eta Arabako Zalduondoko inauteriak gonbidatuak daude.

Apirilaren 24tik 26ra parte hartzekoak dira nazioarteko bigarren topaketan Silió/Puente Viesgon, Portugal, Sardinia. Galiza eta Arabako inauterietako ordezkariekin batera

Penintsulako eta Europako inauteri tradizional hauen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak ezagutzeko topaketa ederra egitea da antolatzaileen helburua, eta zubietarrak gogotsu joanen dira. Aberri Egunean ere parte hartu dute Zubietako joaldunak eta udaberri-uda partean irteera gehiago ere izanen dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun