12:00etan parkour erakustaldia eginen dute, eta 14:00etan, bazkaltzera joanen dira. Hasierakoen ondotik, banabar gorriak, gisatua, postrea, kafea eta kopa izanen dituzte bazkaltzeko.
Arratsaldean mojitoa izanen da nahi duenarendako, eta ondotik, 18:00 aldera, Matraka elektrotxarangak herria musika doinuz beteko du.
20:30 aldera, xingar jatea eginen dute (bortz euro ordaindu beharko dira), eta eguna borobiltzeko, gau partean musika izanen da ostatuan.
Antolatzaileek animatzeko deia egin dute: «Animatu eta etorri! Denon artean emanen diogu kolorea eta bizia herriari!».