Lerro Dantzen Eguna eginen dute larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

Lerro dantzak dantzatuko dituzte larunbatean Donezteben. Argazkian Lesakako Beti Gazteko dantzariak ageri dira.

Egun osorako lerro dantzen bueltarako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

 11:30ean Lerro Alaiak taldearen emanaldia izanen da eliz atarian eta herriko karriketan. Ondotik, 17:00etan, lerro dantzak dantzatuko dituzte Bearzana frontoian eta 18:00etan dantzaldi irekia izanen da. Country, pop, disko, bals... denetariko dantzak dantzatuko dituzte. 

Informazio gehiago nahi dutenek 722 69 63 39 telefono zenbakira deituz lortzen ahal dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun