Iker Anzizar doneztebarra txapeldun Zarauzko II. pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 23a

Errekako Iker Anzizar doneztebarra eta Etxabe txapeldun jubenil mailako Zarauzko bigarren pilota txapelketan.

Zarauzko II. Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten igandean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Jubenilen arteko lehian, Etxabe eta Errekako Iker Anzizar doneztebarra suertatu ziren txapeldun, Bidezabali eta eta Etxeberriari 22-20 irabazita. Hauek 17-20 irabazten izan ziren, baina 5-0 azken partzialarekin markagailua irauli eta txapela irabazi zuten Etxabek eta Anzizarrek.

Seniorretan, berriz, Uriartek eta Segurolak 22-18 irabazi zieten Egurrolari eta Okiñenari. Sariak banaketa ekitaldian Iñaki  Artola pilotari profesionalak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak hartu zuten parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun