Nor dugu Amaia?
19 urteko neska alaia, hurbila eta burugogorra.
Zer duzu maite?
Lasterka ibiltzea, mendira joatea eta bidaiatzea dira nire zaletasun nagusiak, eta horiek lagunekin edo familiarekin egiten baditut, hobe.
Lasterka ibiltzen zara maiz...
Bai, pandemia ondotik, egun batean korrika egitera atera nintzen, erritmoa zein distantzia ia zer ziren jakin gabe. Konturatu nintzen kirol gisa gustatzen zitzaidala eta hagitz ongi sentiarazten ninduela, aitak bultzatuta segitu nuen; eta horrela gaur egunera arte.
Behobia-Donostia nire lehen maratoi erdia izan zen eta txiripaz eman nuena izena; hala ere, nolabait ordutik aitzinera hasi nintzen konstanteagoa izaten eta serioago entrenatzen
Egin dituzun lasterketetatik bereziena?
Bereziena zalantzarik gabe Behobia-Donostia maratoi erdia da. Nire lehen maratoi erdia izan zen eta txiripaz eman nuena izena; hala ere, nolabait ordutik aitzinera hasi nintzen konstanteagoa izaten eta serioago entrenatzen. Dagoeneko hiru urte daramatzat egiten, eta urtero bereziagoa iduritzen zait.
Eta egitea gustatuko litzaizukeen lasterketaren bat?
Asfaltoko maratoi bat egitea gustatuko litzaidake noizbait. Gorputzari horrelako esfortzu fisikoa eskatzeko oraindik sobera gaztea naizela uste dut; hori dela eta, hemendik urte luzerako utziko dut, beti ere, motibazio horrekin segituz.
Entrenatzeko ibilbide kuttunena?
Donezteben nagoenean Bertizaranako buelta: Legasatik Suspiroko kurbaraino joaten dena. Iruñen nagoenean, berriz, Arga ibaia gurutzatzen duena.
Etxean beti gustatu izan zaigu bidaiatzea eta leku anitzetan ibili gara. Bereziki Berlinera egin genuena daramat oroimenean
Bidaiatzea ere maite duzu...
Etxean beti gustatu izan zaigu bidaiatzea eta leku anitzetan ibili gara. Bereziki Berlinera egin genuena daramat oroimenean.
Bisitatu nahi duzun lekuren bat?
Norvegia eta Patagonia.
Liburu eta pelikula bat?
Liburua 'El hombre en busca de sentido' eta pelikula '100 metros'.
Zure helburuak aurten?
Anitz ikastea eta kirolari dagokionez pixkanaka hobetzen segitzea, erronka berriei aurre eginez.
Eta etorkizun urrunagora zerekin amesten duzu?
Farmaziarekin lotutako lanen batean aritzea, pertsonen bizi kalitatea hobetuz eta osasun arloan ekarpenak eginez. Aldi berean, modu osasuntsuan kirolaz gozatzen segitzea, anitz bidaiatzea eta nire ingurukoek ondoan segitzea.