Emakumeentzako defentsa pertsonaleko tailerra eginen dute Zubietan apirilaren 11n

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 20a

Emakumeentzako defentsa pertsonaleko tailerra eskainiko dute apirilaren 11n Zubietan.

Apirilaren 1era arte eman daiteke izena eta hamar laguneko taldea osatzen bada, Zubietako eskolan emanen dute  

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren eskutik, emakumeentzako defentsa pertsonaleko tailerra eskainiko dute apirilaren 11n, larunbatean, 10:30etik 12:30era Zubietako eskolan. Izena eman daiteke apirilaren 1era arte (948 45 01 61 telefonoa deituz edo ondoko QR kodeko galdetegia betez). Hamasei urtetik goitiko emakumeei zuzendua da eta gutxienez 10 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa emateko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun