Bertze urte batez Aste Santuko futbol campusa antolatu du Osasuna taldeak. Apirilaren 7tik 10era eginen dute eta 4-15 urte bitarteko haurrek parte hartzen ahalko dute.
Campusa 08:45ean hasi eta 14ak arte izanen da eta prezioa 130 eurokoa izanen du. Deskontuak ere iragarri dituzte senide bat baino gehiago izan edo Osasuna eskolako kide direnendako.
Izen ematea martxoaren 28a baino lehen egin beharko da Osasuna Fundazioaren helbidean.