Berria Erremonte Txapelketa Aiestaran VII.a-Barrenetxea IV.a eta Ezkurra II.a eta Goikoetxea VI-.aren garaipen argiekin hasi da. Txapelketako lehenengo partidan Barrenetxea jaun eta jabe izan zen eta, Aiestaranek ongi lagunduta, 15-5 eta 15-3 garaitu zituzten Susperregi eta Larrañaga. Bigarren partidua berdinduagoa izan zen. Lau pilotariak ongi jokatu zuten, baina azkenean Ezkurraren abileziak erabaki zuen. Goikoetxea VI.arekin, 15-12 eta 15-11 gainditu zituzten Segurola eta Eskudero.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.