Bortz bertsolari aritu dira Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako eskualdeko kanporaketan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Ortziralean jokatu zuten Donezteben Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako eskualdeko kanporaketa. Bortz bertsolari aritu ziren kantuan. 

Enaitz Zestau-Telletxea, Ekain Telletxea Odriozola, Arhane Silveira Arrieta, Jare Maia Arozena eta Maialen Ormaetxea Erro aritu ziren kantuan eta  bortz bertsolariek saio bikaina egin zuten. Aurkezle lanetan Jon Aldabe Erdozain aritu zen eta kopletako ariketan trikitiarekin Itziar Agirre Sagaseta. Saioa akitu eta gero elkarrekin meriendatu zuten. 

Eskolarteko finala Leitzan eginen dute apirilaren 17an. Heldu den egunetan jakinaraziko dute Donezteben eta Iruñean jokatutako kanporaketetan kantatutako zein bertsolarik kantatuko duten bertan. Kattin Madariaga aranztarra eta Kattalin Lizarraga leitzarra finalera sailkatuak daude zuzenean iaz lehenbiziko bi sailkatuak izan zirelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun