24. Korrika

'Esnatu ala hil' liburua aurkeztuko dute astelehenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 13a

Korrika Kulturalaren barrenean, Esnatu ala hil liburua aurkeztuko du Garikoitz Goikoetxeak Donezteben. 

Hitzordua astelehenean, martxoaren 16an, Doneztebeko liburutegian egin dute, 18:30ean. 

Aunitzetan aipatu da euskararen indarberritzea noraez gisako batean dagoela, ez direla garairik hoberenak euskararentzat. Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok, elkarrekin osatu duten liburuan, euskararen oraina eta geroa aztertu dituzte. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Haien hitzetan, «begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun