Martxoak 8

[ARGAZKIAK] Emakumearen Eguneko kontzertu ederra eman du Mendi Abesbatzak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 10a

Emakumearen Eguneko emanaldi berezia egin zuen larunbatean Mendi Abesbatzak Donezteben. 

Eliz atariko plazan egin zuten emanaldia eta jende aunitz bertaratu zen aditzera hasieratik. 

Emakumeek bakarrik hasi zuten saioa Izar ederra eta Txiki txikitik kantak energia handiz abestuz. Ondotik, Mendi Gazte Abesbatzako neskek Avalon doinua kantatu zuten  akordeoiaren, txistuaren eta perkusioaren laguntzaz.

Emanaldiaren hirugarren zatian gizonezkoak batu zitzaizkien eta emakumea erdigunean dituzten kantak abestu zituzten, Kantauri, Lurra, Sorgin dantza eta Si tu no estas aquí tartean. 

Emanaldia bukatzeko, partaide guztiek elkarrekin Konplize ditut eta eta Txoriak txori abestu zituzten askatasunaren aldarria eginez. 

Emanaldiaren balorazio positiboa egin du abesbatzak: «Kanpoan anplifikaziorik gabe abesteak duen zailtasuna gaindituta, kontzertuan sonoritate polita sortu zen eta publikoak arreta handiz segitu zituen kanta guztiak, txalo zaparrada handiak joz».  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun