Inauteak 2026

Inauteak hasi dituzte saldiastarrek

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 6a

Saldiasko eskolako ikasleak eta irakasleak atzo.

Otsonta eskolako lagunak izan ziren atzo Saldiasko inauteei hasiera eman zietenak. Gaur eta bihar ere inauteak ospatuko dituzte saldiastarrek.

Atzo, eskolako ikasleak eta irakasleak astronauta eta estralurtar bihurtu ziren eta eguraldia lagun, goiz ederra pasatu zuten elkarrekin.

Eskolatik kanpo, inauterien barrenean, gaur 18:00etan mus txapelketa antolatu dute Saldiasko gazteek, eta ondotik, triki-poteoa eta afaria eginen dituzte herriko ostatuan.

Larunbatean, goizean, baserriz baserri eskean ibiliko dira Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta Miguel Angel Agerralde musikariarekin. 14:00 aldera herriko ostatuan bazkaria eginen dute. Arratsaldean, eskean segituko dute bertsolariekin eta musikariarekin batera; 16:00-16:30 aldera hasita, herrian barna ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun